BERRERABILI-BIRZIKLATU


JANTOKIAN ALDAKETA BATZUK


Orri honetan saiatuko naiz ahalik eta zehatzen, 2015-2016 ikasturtean jantokian eman diren aldaketak adierazten.

Jantokian gustukoa daukagu onerako izango diren aldaketak egitea;  Hortaz, aurten bururatutako ekintzak martxan jarri ditugu , eta espero dugu Aste Santurako amaitzea. Ekintza guzti hauek helburu bakarra osatzen dute ikasleak jantokira gustora sartu eta bertan trankil egon, ea giro berri horretan gehiago jateko gogua sartzen zaien.
Ekintza guzti hauek burutu dira atzetik lan talde bat egon delako prest beharrerako: ikasle banaka batzuk, atezainak, jantokiko bi langile , eta arduraduna. Eskerrak guztiei, baina nik pertsonalki eskerrak eman behar dizkiot Alvaroari bere lana harrigarria izan delako, eta Ebari zoriondu destornilladorekin adierazi duen trebetasunagatik!

Eta zeintzuk izan dira ekintza hauek?

 2015-2016 ikasturtea

Jantokiko  hormak eta ateak pintatzea. Hormetarako aukeratu genuen kolorea horia zen, izugarrizko argitasuna eta alaitasuna ematen baitu.

Jantokia dekoratzea bertako elementuekin, hau da, berrerabili:
  • Fruta kutxak erabili dira:
    •  Apalategiak egiteko 
    •  Kuadroen euskarriak egiteko
    • Landareak jartzeko oinarria
  • Ikastetxean abandonaturik zeuden koadroak , jantokian beraien presentzia izatea
  • Mendian bilatutako makila bat, pertxero bat izatea
  • Etxeko azulejuekin harrikoaren aurrez-aurreko horma alikatu
  • Etxeko ispilua aldagaietan jartzea
  • Ikastetxera folio paketekin ailegatu zen paleta, lixatu eta horman eskegi bertan zeuden zuloak estaltzeko asmoz (oraindik falta zaio apal batzuk ipintzea)
  • Hainbat lekuetan, pertxak jarri dira ikasleek euren berokiak, jertseiak... eskegi ditzaten
  • Fruta kutxa teknologia tailerrera eramaten dira, bertan materiala errekuperatzeko eta proiektuetan erabiltzeko. Hemen esan behar da, talde batzuek ez dutela lan hori egiten, baina horren lanetaz aprobetxatzen direla, beraz, ...
  • Kartoizko kaxak, batzutan teknologian bererabiltzen dira, bestela dagokion ontzira eramaten dira
  • Objektu dekoratiboak ekartzea, hala nola, txorizeruak, landareak...
Jana birziklatu
  • Jantokian hainbat ontzi ezberdinak erabiltzen dira jana sailkatzeko, eta gero dagokion zakarrontzira botatzeko:
    • Ogia
    • Jana sobrak
    • Yogurt, flan, actimel eta abarreko plastiko poteak
Officekoek eta begiraleek hartzen dute ardura hau.